Izarretara begiratzeko irteera egingo dute egubakoitzean Arantzazun

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urr. 1a, 09:23

Izarrak (Argazkia: pxhere.com)

Jesus Arregi astronomoak eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpenak batzuk emango ditu parketxearen barruan eta ondoren, bere gidaritzapean, une horretan zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira. Linterna eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.

Urriaren 4an, ostiralean, izarretara begira jartzeko azken saioa burutuko da Arantzazuko parketxean. Gipuzkoako Parketxe Sarea saio desberdinak burutzen ari da Gipuzkoako natura parkeetan, eta lehen saio hauetako azkena Aizkorri-Aratz natura parkeko inguruetan gauzatuko da, Arantzazun.

Jesus Arregi astronomoa izango da gidaria. Azalpenak emango ditu lehenengo parketxean, eta kanpora aterako dira gero zeruko izarrak behatzeko. 

Aurrez eman behar da izena

Egubakoitzean, urriak 4, izango da izarren behaketa Arantzazuko parketxean 21:30etik 23:30era. Prezioa da bost euro (lau kideko familiek 15 euro). Plazak mugatuak dira eta erreserba egitea beharrezkoa da. Horretarako bideak dira: 943 78 28 94, 699 33 51 83 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak