Denboraldiko bigarren partida irabazi du Leintz Arizmendik (2-0)

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko ira. 28a, 17:33

Bi partidatik bi irabazi ditu denboraldi honetan Leintz Arizmendi taldeak. Gaurkoan, Mojategiko berdegunean, 2-0 irabazi dute Urnietaren aurkako norgehiagoka. Bergarak 2-0 galdu du Urolaren aurka etxetik kanpora.

Denboraldia ezin hobeto hasi du Debagoieneko taldeak. Bi neurketatik biak irabazi dituzte moreek, eta sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko garrantzitsuak dira lehenengo bi jardunaldietan lortutako 6 puntuak. Gaurkoan, Leintz Arizmendi taldeak Urnieta izan du aurkari Mojategin, eta debagoiendarrak 2-0 gailendu dira, aise.

Ohorezko Erregional Mailan, Tolosa eta Leintz Arizmendi dira denboraldiko bi norgehiagokak irabazi dituzten bakarrak.

Bergarak, bestalde, 2-0 galdu du Urolaren aurkako partida etxetik kanpora. Mahoneroek berdinketa lortu zuten lehenengo norgehiagokan, eta sailkapenean puntu bakarrarekin mantentzen dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak