'Ni singular naiz' ekimena urriaren 10ean iritsiko da Arrasatera

Maialen Regueiro 2019ko ira. 26a, 16:14

Gaur goizean Donostian egindako aurkezpena. (Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

Gaur goizean aurkeztu da Donostian, Ni singular naiz kanpaina, non Gipuzkoako 100 establezimendu baino gehiagok hartuko duten parte. Kanpainak zortzi asteko iraupena izango du eta zortzi udalerritan aurkeztuko da, horietako bat Arrasate izango delarik. Aurtengo edizioan Debagoieneko hamahiru dendek hartuko dute parte eta aurkezpena Arrasaten egingo da, urriaren 10ean.

Kanpainaren helburua

Aurkezpenean izan dira, Imanol Lasa Ekonomia Sustapenerako, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua eta Julen Maiz Gipuzkoako Merkatarien Federazioko lehendakaria eta kanpaina honen helburua "berezi egiten dituzten produktuei" ikusgarritasuna ematea dela adierazi dute.

'Ni singular naiz' denden identifikazioa

Kanpainan parte hartuko duen denda bakoitzak identifikatzen duen produktu edo zerbitzu hori aukeratu du dagoeneko, komertzioak transmititzen dituen balio horiek dituena, eta dendako ikusteko moduko leku batean egongo da ikusgai, kanpainaren beste elementu batzuekin batera: argi-kutxa bat, Ni Singular Naiz poltsa bat eta gaur egun Singular Denda izendapena duten 163 denden gida bat.

Azaroaren 24a

Gaur hasi eta azaroaren 24ra bitartean iraungo du kanpainak. Izan ere, 2019 urte amaierarako 200 izango dira Gipuzkoa osoan zehar zabaldurik egongo diren Singular Dendak eta kopurua urtez urte handituz joatea da programaren xedea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak