Abian da Gipuzkoako itxaropen telefonoa

Maialen Regueiro 2019ko ira. 24a, 10:40

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren elkarteak, autokarabana batekin Gipuzkoa zeharkatuko du egoera mingarrian dauden herritarrei zerbitzua emateko. Atzo hasi zuten ibilbidea eta irailaren 27an emango diote amaiera. Gaur, Oñatin (15:00etatik 19:00etara bitartean, Kalebarria Kalean) izango dira eta bihar berriz, Arrasaten (17:00etatik 20:00etara Seber Altube plazan). 

3.000 dei inguru urtean

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren elkarteak urtero, 3.000 dei inguru jasotzen ditu eta abian jarri den kanpaina honekin, kopurua areagoatzea nahi dute. Horrez gain, helburua da pertsonek Gipuzkoako Itxaropen telefonoa ezagutzea.

Doako telefonoa (900 840 845)

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa doakoa da eta deitzen dutenei elkarteko boluntario taldeak eskaintzen die arreta. Sufritzen duten pertsonei entzun egiten zaie, ulertu, lagundu eta arindu. Entzute aktiboa da elkartearen tresna nagusia, betiere ikuspegi humanistatik abiatuta, laguntza-harreman edo Counsellingaren ereduan kokatuta
badago. Hau da arreta ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:30etik eta 13:00era bitartean eta 16:00etatik 21:00etara bitartean. Larunbatean 09:30etik eta 13:00era bitartean eta 17:00etatik 20:00etara bitartean eta azkenik, igande eta jaiegunetan 17:00etatik 20:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak