Puntu banaketa Mojategiko derbian

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 22a, 19:38

Mondraren eta Bergararen arteko derbia jokatu da, gaur, Mojategin. Bana eginda, puntuak banatu dituzte. Partidua hasi bezain pronto Bergara aurreratu da 0-1, eta bigarren zatian etorri da Mondraren gola, 1-1. Hala hortik aurrera, bi taldeek izan dituzte aukerak, baina, ezin izan du inork lortu beste bat sartzea.

Ohorezko Erregional mailako denboraldi berria hasi bakarrik egin da. Bigarren jardunaldia izan dute asteburuan, eta Mojategin derbia izan da, Mondra eta Bergararen artekoa. Partidu orekatua izan da, bi taldeak izan dituztelako aukera dezente.

Harmailak beteta, 16:30ean partidua hasi, eta hirugarren minutuan Bergara aurreratu da jokaldi eder baten ostean. Hala ere, lehenengo zatian, gola sartzeko Mondrak aukera gehiago izan ditu. Bigarrenean, berriz, bi taldeak aritu dira antzera, eta Mondrak partidua berdindu du.

Hortik aurrera, aukerak bai, baina puntu banaketarekin konformatu behar izan dira bi taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak