%21 handituko da ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen sarea Gipuzkoan

Maialen Regueiro 2019ko ira. 20a, 13:50

Ibil eta Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute, non, Gipuzkoako ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen sarean %21 handituko dela aipatzen den. Hitzarmen honen bitartez, Gipuzkoan ibilgailu elektrikoak birkargatzeko azpiegitura teknologikoa zabaldu eta biltegiratze energetikodun karga ultra-azkarra hedatzea nahi da.

Lankidetza hitzarmena

Ibil eta Foru Aldundiak sinatutako hitzarmen hau lankidetzan egin da. Izan ere, Ibil enpresaren teknologiari esker, birkarga arrunteko guneak gehituko dira eta karga ultra-azkarrerako azpiegitura zabaldu. Modu horretan, Gipuzkoako erabiltzaileek sei minututan kargatu ahal izango dituzte beraien ibilgailuak. Horrez gain, aparkaleku pribatu zein publikoetan birkarga prozesuak optimizatuko dituzten soluzio teknologikoak garatuko dira.

Kargarako puntu berriak

Hitzarmen honen bitartez, 2020 erdialderako karga azkarreko hiru puntu berri eta karga ultra-azkarreko lau jarriko dituzte, aurretik dauden 33 puntuei gehituz.

Birkarga sarea

Gipuzkoako sare teknologiko eta industrialarekin batera, birkarga sarean energia biltegiratzeko soluzioak garatuko dira. Horri esker, birkarga puntuak ezinezkoak liratekeen tokitan jarriko dira, birkarga estazioen operazio kostuak optimizatuko dira eta energia sorkuntza banaturako elementuekin konbinatzeko prestatuta egongo dira. Bada, Ibil etorkizuneko soluzioak eta birkarga teknologiak garatzen ari da.

Birkarga puntuak 2019an

Birkarga puntuak 2020an

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak