Euriagatik abisu horia iragarri dute gaur arratsalderako

Maialen Regueiro 2019ko ira. 20a, 11:07

Segurtasun sailak jakinarazi du, gaur arratsaldean, 18:00etatik 24:00etara bitartean abisu horia ezarriko dela euriagatik.

Ordu horietan, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzea aurreikusten da eta zeinbait tokitan txingorra bota dezake, bereziki barnealdean. Haizeari dagokionez, ekaitz-guneetan bolada gogorrak izan daitezke.

Astebururako iragarpena

Zapatuan, hodeiak eta ostarteak izango dira goizean eta arratsaldean zerua lainotzen joango da. Domekan, berriz, euria egingo du fronte baten eraginez. Bereziki domeka goizean egingo du euria, arratsalderako ostarteak zabalduko direlarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak