Ligako bigarren jardunaldian dator denboraldiko lehen derbia

Xabier Urtzelai 2019ko ira. 20a, 12:00

Mondrak eta Bergarak bailarako taldeen arteko ikasturteko lehenengo derbia jokatuko dute domekan (16:30 Mojategi). Eta, lehenengo jardunaldian esku hutsik geratu eta gero, biek ala biek gura dute lehenbailehen puntuak batzen hasi.

Aretxabaletak, berriz, joan den astean Eibar Urkoren kontrako puntua ontzat eman eta gero Deban jokatuko du, Errotazar moduko plaza zailean, zapatuan (16:30).

Gorengoen mailan ere derbia

Kategoria bat beherago, Antzuolak ere derbia jokatuko du Mondrako bigarren taldearen kontra zapatuan Estalan (16:30). Eta Aloña Mendik Idiazabalen jokatuko du (17:00). Azkenik, Aretxabaleta UDAk domekan hartuko du Billabona etxean (16:30).

Neskak asteburuan hasiko dira

Emakumezkoen Ohorezko erregionalean asteburuan hasiko dute liga. Leintz Arizmendik  Zumaian jokatuko du bihar (11:00), eta Bergara da etxean jokatuko duena, zapatuan (17:30) AÒorgaren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak