Gorlan gora bai, eta Oñatin esprintean ere bai

Xabier Urtzelai 2019ko ira. 15a, 10:19

Martxoan Gorlako Igoeran nagusitu zen Juan Fernando Calle nagusitu da Oñatiko Proban (2.11.39), Lehendakari Txapelketako azken lasterketan. Kolonbiarrak Bergaran erakutsi zuen eskalatzaile ona dela, baina Oñatin bistan geratu da esprintean ere gizon azkarra dela.

Caja Rural taldeko Juan Fernando Calleren garaipenak amaiera eman dio Lehendakari Txapelketari. Tropelak 100 kilometrotako ibilbide bihurriari egin behar izan dio aurre, etengabeko gorabeherekin –batez ere Goierri aldean–. Eta, Oñatiko Unibertsitatearen zuzenera lasterketa erabat apurtuta iritsi bada ere, hiru gizonen arteko esprintean erabaki da lasterketa. Eta Hor, kolonbiarra Asier Etxeberria (Laboral Kutxa) eta Jon Agirre (Baqué - ideus - BH Team) baino azkarragoa izan da.

Debagoiendar onena Aritz Kortabarria (Grupo Eulen) izan da, sailkapen orokorrean hamargarren postuan.

Sailkapen osoa, hemen:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak