Ikastaroen bitartez, enpresa Interneten kokatzeko eta bezero berriak antzematen, sare sozialetan eta online komunitatean enpresa sustatzen, komunikazioetan ziurtasuna bermatzen duten tresna eta jarduerak erabiltzen, fakturazio elektroniko legera egokitzen eta gailu mugikorrak erabiltzen ikasiko dute, besteak beste.
Mankomunitateak jakinarazi du mikroenpresei, autonomoei eta ekintzaileei dagoela zuzenduta, merkataritza eta ostalaritza salbu. Ikastaroa gazteleraz eta Arrasaten izango da. Hain zuzen, izen-ematea egin behar da enpresa@debagoiena.eus helbidean edo 943 79 30 90 telefonoan.
Ikastaroen egunak
Irailak 17, martitzena: Mikroenpresa Interneten.
Irailak 25, martitzena: Fakturazio elektronikoa, faktura elektronikoak sortu eta jaulkitzeko.
Urriak 1, martitzena: Gailu mugikorrak, negozioa eraginkortzeko.
Urriak 15, martitzena: Enpresa eraginkorragoa, barne kudeaketa optimizatzeko.
Urriak 29, martitzena: Zibersegurtasuna.