Bidaia azkarra izango da, domeka arratsaldean etxean egotea da-eta asmoa, herriko San Martin jaietan erakustaldia egiteko.
Hamalau erraldoi talde
Reusko 20. erraldoien topaketan parte hartuko dute debagoiendarrek Kataluniako hamahiru talderekin batera. Zapatu arratsaldean, kalejira egingo dute talde guztiek elkarrekin –Bergarakoek hamasei erraldoi eramango dituzte–, baina bestelako ekintzak ere egingo dituzte goizean: bisita kulturala eta harrera instituzionala, besteak beste.