Udana itxita dagoen bitartean Arrasate eta Zumarraga arteko autobus linea berria jarriko dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko ira. 12a, 13:06
Lurraldebusen DG04 autobusa Oñatiko geltoki nagusian.

Irailaren 16an itxiko da Udanako mendaterako bidea, GI-2630 errepidean Olaran errekaren gaineko zubiak birgaitzeko proiektuaren ondorioz. Lanek irauten duten bitartean aldaketak egongo dira autobus zerbitzuan eta Oñatitik Zumarragara joateko bi autobus hartu beharko dira.

Lurraldebusen DG04/DG44G Arrasate>Oñati>Legazpi>Zumarraga lineetan, bi noranzkoetan izango du eragina Udanako itxierak. Bide mozketak lau hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da eta denbora tarte horretan Lurraldebusek honako zerbitzuak eskainiko ditu:

  • DG04/DG44G lineek Oñati eta Arrasate udalerriei emango die zerbitzua, Arrasateko egungo ordutegiak mantenduz.
  • DG04B Arrasate>Zumarraga linea berria: Lurraldebusek Zumarragan Renfe Geltokia eta Arrasaten Garibai geralekuak zuzenean lotuko dituen zerbitzua eskainiko du. Zerbitzu honek Deskargako autobia erabiliko du, bere ibilbidea 25 minututan eginaz. Arrasaten zerbitzua 05:35ean eta Zumarragan 06:05ean hasiko da eta 09:00ak arte 30 minutuko maiztasuna izango du. Gainontzean, 60 minutuan behin izango da 13:35 eta 15:35 tartean izan ezik, tarte horretan ere 30 minutuan behin izango baita.
  • DG09 lineak Legazpi eta Zumarraga artean espedizio berriak egingo ditu lanegunetako goizeko lehen orduan, astelehenetik ostiralera. Espedizio hauek Legazpin Saturnino Telleria eta Urola Industrialdea, eta Zumarragan Renfe Geltokia geralekuetan soilik  egingo dituzte geldialdiak.
Mozketak dirauen bitartean eskainiko diren linea eta ordutegiak ikusi hemen.
Informazio gehiagorako Lurraldebusen www.lurraldebus.eus webgunea eta APP-a kontsultatu edota 900 300 340 doako telefono zenbakira deitu, astelehenetik igandera 08:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak