Aramaioko rallysprinta adinez nagusi da jada

Xabier Urtzelai 2019ko ira. 12a, 19:28
Renault Clio Sport autoa, iaz, Zubitxazpiko maldaren gainaldean.

Zapatuan egingo duten lasterketaren hemezortzigarren edizioak 45 pilotu batuko ditu irteera puntuan. Iaz moduan Andramariko bidegurutzean hasiko dute lasterketa, eta pilotuek Gantzagarako bidea hartuko dute handik.

Azpikoracing taldeko lagunek dena dute gertu zapatuan, 15:00etan hasita, Aramaioko rallysprintaren 18. edizioari ekiteko: "Parte-hartze kopurua polita da, eta gainera, Debagoieneko pilotu mordoa izango dira irteera puntuan. Bestalde, urtero moduan aurrealdeko postuetan borrokan dabiltzan Aingeru Castroren (78 puntu) eta Enrique Barrenetxea-Arandoren (73 puntu) artean indarrak pare parean daude eta emozioa egongo da hor", dio Inhar Amenabarrek.

Antolatzaileak, baina, jabetu dira orokorrean rallysprintetan beherakada izan dela: "Ez dakit, bada, jendeak rallysprintak beharrean rallyak gurago dituelako edo, baina Gabiriako lasterketa erreferente den moduan, gainontzeko rallysprintetan beste pilotu gutxixeago izan dira", dio Inhar Amenabarrek.

Aramaioko lasterketa, baina, osasuntsu iritsi da heldutasunera, eta iaz moduan, aurten ere kontrako norabidean egingo dute lasterketa, Andramariko bidegurutzetik gora: "Lasterketa erabat ezberdina da. Behetik gora, Etxaneko bidegurutzera arte auto indartsuek abantaila izango dute, baina ondoren, malda behera gogorrak datoz, eta ezkerretara hartu beharreko zenbait kurba txar. Hor, arriskatzea erabakitzen duten pilotuek segundo baliagarriak eskuratu ditzakete".

Aldapa behera, 140km ordura

Lasterketa berdin pasako da Arriolako eta Arexolako auzoetatik –kontrako norabidean– eta hain zuzen, Arexolatik hasi eta Zubitxazpiko rasante aldaketara arte autoek abiadura handia hartuko dute: "Zubitxazpi aurreko zuzen luzean batek baino gehiagok autoa 140 kilometro ordura jarriko du, baina hor atzeko gurpilak airean jartzen dira, sentsazioa ematen du". Tramuaren azken zatian Uribarri auzotik pasako dira.

Debagoieneko pilotuak:

• Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3).

• Eneko Uribe eta Asier Rioja (Mitsubishi EVO VI).

• Eneko Uribe eta Asier Rioja (Mitsubishi EVO VI).

• IÒigo Errasti eta Xabier Eguren (Clio Sport).

• Javier Mugarza eta Iker Mugarza (Clio Sport).

• Jose Ferrereira eta Maialen Lete (Clio Sport).

• Inhar Amenabar eta Agurtzane Zubieta (R5 GT Turbo).

• Monika MuÒoz eta Naia Lasagabaster (Citroen ZX)

• Asier Robledo eta Raul Perez (BMW 325i).

• Mikel Beretxinaga eta Oskar Sarasua (BMW 325i)

• Gorka Urrutia eta Maialen Iarza (BMW 318i).

Alex Calzon eta Itxaso Errasti (Citroen Saxo VTS).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak