Eskarmentu handia du Rodriguezek politikan, Ezker Batuan lehenengo, Alternatiban ondoren, eta, gero Bildu eta EH Bildu koalizioetan. 2003an hartu zuen zinegotzi ardura Arrasateko Udalean eta 2011n, Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak irabazi ostean, Gizarte Politiketako diputatu izan zen. 2007-2011 eta 2017-2019 urte bitarteetan ere izan da batzar nagusietako kide. Orain EH Bilduren legebiltzarkidea izango da.