Euskal Kopako lauko finala Iturripen jokatuko dute, hilaren 29an

Xabier Urtzelai 2019ko ira. 6a, 10:20

Talde moreak oraingo asteburuan hasiko du, Baskoniaren kantxan, denboraldiko lehen helburua. Iaz irabazitako Euskal Kopako txapela defendatzeko ardura dute.

Oraingo asteburuan hasiko du EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak Euskal Kopa –iaz, eurek irabazi zuten Kopa–. Lehen norgehiagoka Gasteizen jokatuko dute, Baskoniaren etxean, zapatuan, irailaren 7an (BAKH kiroldegian, 18:00etan). Hala, Euskal Kopa honetan zazpi talde egongo dira, bi multzotan banatuta. A multzoan izango dira Mondragon Unibertsitatea, Baskonia eta ZAST Zarautz. B multzoan, berriz, Santurtzi, Easo, Goierri eta Tabirako Baque. Eta, multzo bakoitzeko lehen bi taldeak sailkatuko dira lauko finalerako.

Liga urrian hasiko dute

MUren helburu nagusia, baina, EBAn egongo da. Iaz, liga oso polita egin zuen talde zuri-moreak, eta aurten, koska bat egin gura dute gora Ogararen mutilek. Taldearen bizkarrezurrari eutsiko diote; harrobiko jokalariengan oinarrituko da taldea, kanpoko lauzpabost jokalariren laguntzarekin. Sailkapenean aurreko postuetan egon gura dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak