EH Bilduko legebiltzarreko taldeak Elgetan egin du ikasturte hasierako lan bilera

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ira. 5a, 14:23
EH Bilduko legebiltzarkideak Elgetako kultura etxean ikasturte berria prestatzeko lan bileran.

Legebiltzarrak irailaren 20an emango dio hasiera ikasturte politiko berriari politika orokorreko osoko bilkurarekin. Bilkura hori eta ikasturte berriko erronkak prestatzeko lan saioa egin dute EH Bilduko legebiltzarkideek, gaur, Elgetan. 

Hemezortzi legebiltzarkide dira taldean eta gaurko lan saioan guztiak egon ez badira ere gehienak Elgetan izan dira. Rebeka Ubera parlamentari elgetarrak gonbidatuta izan dira herrian, esaterako, Maialen Iriarte, Jasone Agirre, Julen Arzuaga, Mikel Otero, Oihana Etxebarrieta edo Iker Casanova.

Aholkulari taldearekin batera ikasturte politiko berriaren hasiera prestatzeko lan bilera egin dute kultura etxeko bigarren solairuko gelan. Ondoren, Ozkarbi elkartean bazkalduko dute.

Ikasturte politiko berria

Legebiltzarrak irailaren 20an emango dio hasiera ikasturte politiko berriari politika orokorreko osoko bilkurarekin. EH Bilduko bozeramaile Maddalen Iriartek aurkeztuko du bertan EH Bilduri dagokion politika orokorreko irakurketa, eta gaurko saioan ildo nagusiak finkatu dituzte. Taldekideek arlokako gaien kontu ematea egin dute, eta horrekin batera aurrera begirako ekimenen aurreikuspena egin dute.

Debagoieneko EH Bilduko legebiltzarkideak ere bertan izan dira. Mahaiaren bueltan ziren Larraitz Ugarte oñatiarra, Maider Otamendi eskoriatzarra, Rebeka Ubera elgetarra edo Ander Rodriguez arrasatearra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak