Jaialdia 12:00etatik 19:00etara izango da. Hainbat ekintza egongo dira, hasteko, herri bazkaria egingo dute, eta horrekin batera kirol klubak urte osoan antolatutako argazki lehiaketaren finala egingo dute –zaleek argazki onenaren aldeko botoa eman ahal izango dute momentuan bertan–. Jaia girotzen Bergarako trikitilariak izango dira, klubeko pilotuen autoak egongo dira ikusgai, eta umeendako puzgarriak egongo dira. Bazkariko tiketak (15 euro) salgai egongo dira Zaraia tabernan (Aretxabaleta), Taupa tabernan (Arrasate), El Rincon de Lola tabernan (Elgeta) eta Beko tabernan (Angiozar) eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira. Batzen den dirua klubaren gastuetara bideratuko dute.