Geraleku berria izango da gaurtik aurrera Bergaratik Eskoriatzarako noranzkoan, Ozaetan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko irailaren 2a

Bergarako Ozaeta geralekua. Iturria: Google maps

Lurraldebusek adierazi moduan, gaurtik aurrera, DG10 Eskoriatza>Bergara>Eskoriatza autobus lineak, Ozaetan –Labegaraietako zuzena– bi norabideetan geldialdiak egingo ditu. Orain arte, soilik, Eskoriatzatik Bergararako noranzkoan egiten zuen geldialdia autobusak, baina, orain Bergaratik Eskoriatzarako noranzkoan ere egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak