Osakidetzako osasun txartela Estatuko edozein farmaziatan da erabilgarri orain. Hala, errezetatutako botikak eskuratzeko nahikoa da osasun txartela aurkeztea, eta hori Estatuko 17 erkidegoetan. Erraztasun handiagoak eta buruhauste gutxiago aurreikusten dira batez ere gaixotasun kronikoak zein tratamendu bereziko gaixoendako.
Aurrerapauso garrantzitsua dela adierazi du Elgetako Elkoro botikako farmazialari Amaia Garitanok. Dena den, sistemak oraindik ere hutsuneak dituela adierazi du eta gomendatu du Tratamendu Orriarekin bidaiatzeko. Osasun Karpeta Digitala sortzea ere garrantzitsua da. Zerbitzu berria da eta osasun etxeetan egin behar da eskaera.