Asteburuan lagunarteko partiduak jokatuko dituzte

Xabier Urtzelai 2019ko abuztuaren 29a

Ohorezko erregional mailan liga ofizialki hasi bitartean (irailaren 14an) ibarreko futbol taldeek hainbat lagunarteko jokatuko dituzte. Arrasate Hiria eta Bergara Hiria torneoa datorren asteburuan jokatuko dituzte, baina oraingo asteburuan egongo da partidurik.

Denboraldiaurrean egin beharreko lanen barruan bailarako futbol taldeak lagunarteko partiduetan murgilduta daude –atzo, eguena, Mondrak eta Aretxabaletak Gasteizko Aurreraren eta Iurretakoren kontra jokatu zuten–. Oraingo asteburuan, berriz, hauek dira talde nagusiek bailaran jokatuko dituzten partiduak:

Bergaran, Agorrosinen, abuztuaren 31n:

  • 16:30 Aviron (Bayonne) - Gazteluzarra (Bizkaia)
  • 17:30 Aviron (Bayonne) - Bergara (Gipuzkoa)
  • 18:30 Bergara (Gipuzkoa) - Gazteluzarra (Bizkaia)

Aretxabaletan, Ibarran, abuztuaren 31n:

  • 18:00 Elorrio - Olabide
  • 19:00 UDA - Elorrio
  • 20:00 UDA - Olabide

Oñatin, Azkoagainen, abuztuaren 31n:

  • 18:15 Aloña Mendi - Bergara (lehen erregional mailako taldeak)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak