'Agur Etxebeste!' Donostia Zinemaldian estreinatuko da

Maialen Regueiro 2019ko abu. 14a, 18:19
'Agur Etxebeste!' pelikularen grabaketa, Bergarako plazan

Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileek zuzendutako Agur Etxebeste! pelikula, aurtengo Donostia Zinemaldian aurkeztuko da eta irailaren 27tik aurrera zinema aretotan egongo da ikusgai. 

Sinopsia

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio hartuko du lan berria eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak