Graduko zein graduondoko sei titulu berri eskainiko ditu Mondragon Unibertsitateak irailean

Maialen Regueiro 2019ko abu. 10a, 11:15

Mondragon Unibertsitateak 31 titulu eskainiko ditu irailetik aurrera, bere eskaintzari graduko titulu bat eta graduondoko bost titulu gehitu ostean. Modu horretan, unibertsitateak eskaintza akademiko berritzailea izango du, gizartearen beharrei erantzuna ematen diotenak, hain zuzen.

Titulu berriak

Mondragon Unibertsitatea izango da Euskadin, Business data Analytics izena duen gradua eskainiko duen lehena. Horrez gain, Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako gradua, unibertsitateak Bilbon duen egoitzara eramango dute.

Graduondokoei dagokienez, ikaskuntza errazteko eta berrikuntzako unibertsitate masterra, derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle izateko masterra, robotikako eta kontrol sistemetako masterra eta datuen analisia, zibersegurtasuna eta eragiketen garapena masterra, eskainiko ditu unibertsitateak. Azken hau ere Euskadin emango den bakarra izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak