Ekoizleak Bergarako Erein Da Jan dendaren kanpoaldean egongo dira abuztuako egun hauetan: 5, 6, 7, 8, 12, 13, 14, 19, 20, 21 eta 22an, egun horietan, ekoizleak txandakatuz joango direlarik. Gainera, 7an, 14an eta 21ean, arrautza ekologikoak ekoizten dituzten ekoizleak izango dira.
Arrasateko dendan berriz, abuztuaren 12an, 13an eta 14an egongo dira ekoizleak. Aipatu behar da, abuztuaren 15a jai eguna izanik, ez dela produkturik salduko.
Esperientzia berria
Abuztuan bailaran gelditzen diren herritar horiei bertako barazkiak jateko aukera ematen jarraitzeko asmoz, ekimen hau jarri dute martxan lehenengoz. Izan ere, urteko garai honetan barazki asko ematen ditu ortuak.