Oskar Martinez kide den kayak-surfeko Euskal Selekzioa seigarrenez munduko txapeldun

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 27a, 10:46
Euskal Selekzioa Perun. Argazkia: Irekia.

Perun jokatu berri da munduko txapelketa eta Euskal Selekzioak seigarrenez lortu du txapeldun izatea. Talde horretako kide da Oskar Martinez aretxabaletarra.

Astebetez jardun dute nor baino nor gehiago Peruko Huanchaco hondartzan, eta Euskal Selekzioak talde indartsua duela erakutsi du; izan ere hamasei probatatik hamaikatan lehenengo postua eskuratu du. Euskaldunen (21 punturekin) atzetik geratu dira Ingalaterra (39 puntu), Irlanda (47 puntu), eta laugarren, Argentina (58 puntu).

Lau kategoriatan hartu dute parte: Emakumeak, Gazteak, Open eta Master. Hain zuzen azken horretan jardun du Oskar Martinez aretxabaletarrak.

Munduko Kayak-surf Txapelketa bi urtean behin jokatzen da, eta aurretik ere bost aldiz txapeldun izan zen Euskal Selekzioa: Bakio-Mundaka (2007); Estatu Batuak (2011); Australia (2013); Galizia (2015); eta Irlanda (2017); horiez gain, Portugalen txapeldun-orde izan zen 2009an. Hain zuzen Irlandako txapelketaren ostean Oskar Martinezek han bizitakoaren berri kontatu zioen Goienari Puntua aldizkarian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak