Euriagatik abisu horia iragarri dute gaur arratsalderako eta biharko

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 25a, 15:13

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, euriak, azken egunotako tenperatura altuak ordezkatuko ditu gaur arratsaldetik aurretik. Izan ere, 18:00etan ezarriko da abisu horia eta bihar arte luzatuko da.

Abisu horia tenperatura altuengatik

Tenperatura altuengatik ezarritako abisu horia 18:00etan amaituko da, ordura arte 36 graduko tenperaturak espero direlarik. Duela ordu bete, esate baterako, Arrasaten 38 graduko tenperatura neurtu da, baina kostaldean egoera guztiz ezberdina izaten ari da, hamar graduko aldea baitago. Hori da hain zuzen, Donostiaren kasua, 14:00etan, tenperatura 27 gradukoa zen.

Abisu horia euriagatik

18:00etatik aurrera euri zaparradak aurreikusi ditu Segurtasun Sailak eta horregatik abisu horia ezarriko du. Zaparradak Araba eta Gipuzkoan botako ditu bereziki eta txingorra ere egin dezake. Biharko, ez da aldaketa handirik aurreikusi eta abisu horia mantenduko da, zaparradak botako dituelarik Kantauri isurialdean bereziki. Tenperaturari dagokionez, aldaketa nabarmena izango da: bihar adibidez tenperatura maximoa 22 gradukoa izatea aurreikusten da Arrasaten, eta 20 gradukoa zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak