Frankismoaren krimenen aurkako Euskal plataformak bat egin du Euskal Memoria Historikoaren aldeko legearekin

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 24a, 17:00

Frankismoaren krimenen aurkako Euskal plataformak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak uztaila hasieran erabaki zuen Euskal Memoria Historikoaren aldeko legea bultzatzea. Hori horrela, plataforma honek adierazi du, bat egingo duela lege honekin, baina hainbat gogoeta eta proposamen eman ditu jakitera, gaur goizean, Gasteizen egindako prentsaurrekoan, non Juan Luis Merino eta Juan Ramon Garai arrasatearrak izan diren.

Aurrekariak

Plataformak gai honi buruzko aurrekariak eman ditu jakitera: "2017an eta 2018an gai honi buruzko proposamenak aurkeztu izan dira Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemos eta EH Bilduren eskutik, baina legea ez da onartua izan gehiengoarekin. 2019ko otsailean, Legebiltzarrean adierazi genuen lege honen premia, Giza Eskubideen Batzordeak egindako txostenarekin batera. Hala ere, EAJ eta PPk ez zuten gure proposamena onartu".

Gogoetak eta proposamenak

Frankismoaren krimenen aurkako Euskal plataformak lege honekin bat datorrela adierazi du, baina hainbat gogoeta eta proposamen eman ditu jakitera: "Ez dugu ulertzen, guk otsailean egindako proposamena ukatu eta orain legea bultzatzea, hala ere, legea bultzatzearekin bat gatoz". Horrez gain, honakoa azpimarratu dute: "Gure plataforma aspalditik ari da egitasmo hau bultzatzen eta ez dugu ulertzen orain arte Legebiltzarrean ez onartu izana".

Era horretan, plataforma honek honako legea proposatzen du: "Lege osoa, plurala eta eraginkorra izatea eskatzen dugu, inpunitatea uxatuko duena eta frankismoaren biktimen duintasuna legez babestuko duena".

Horrez gain, plataformak jakinarazi du, herri ekimena uzteko erabakia hartu duela oraingoz, sinadurak batzen arituko direlako lau hilabetez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak