Datozen egunetan trafiko korapilatsua espero da errepidean

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 24a, 09:56

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du, asteburu honetan eta hurrengoan trafiko korapilatsua izango dela errepidean. Izan ere, askok bihar, lau egunetako zubiari ekingo diote eta horiek oporretara doazenekin edota oporretatik datozenekin egingo dute bat.

Irteera operazioa

Trafiko Zuzendaritzak aderazi du, asteburu hau eta hurrengoa izango direla gorabeheratsuenak. Horretarako, seinaleztapen-operatibo bereziak jarriko dira EAEko hainbat tokitan, besteak beste, Etxabarri Ibiñan, AP-1 eta N-622 errepideen arteko loturan, Gasteizerako noranzkoan eta N-622 eta A-1 errepideen elkargunean, Burgos eta Madrilera bidean.

Trafiko Zuzendaritzaren kanpaina

Gidatu, besterik ez kanpainari esker, Trafiko Zuzendaritzak kontzientziazio mezuak hedatu ditu, telebistan, irratian eta sare sozialetan, prebentzio gisa. Mezu horien oinarria arrisku faktoreak dira, besteak beste, abiadura desegokia edo gehiegizkoa, alkoholaren eta drogen kontsumoa eta lo-gabezia. 

Gomendioak

Trafiko Zuzendaritzak hainbat gomendio ematen ditu, bidaia hasi aurretik eta errepidean, kontuan hartu beharrekoak. Horiek www.trafikoa.eus atarian kontsulta daitezke.

G7aren gailurra Biarritzen

Abuztuaren 23tik 26ra bitartean, Biarritzen egingo da G7aren gailurra eta horren ondorioz, Trafiko Zuzendaritzak Euskadiko mugako pasabidea saihestea gomendatu du.

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak