40 gradutik gorako tenperaturak Debagoienean

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 23a, 16:25

Tenperatura altuak direla eta, Segurtasun Sailak alerta naranja ezarri du gaurko eta biharko. Gaur, esate baterako, 40 gradutik gorako tenperaturak neurtu dira Debagoienean. Are gehiago, Euskal metereologia agentziak, Arrasate Ipar isurialdeko toki beroenetako bat dela adierazi du.

Hurrengo egunetako iragarpena

Euskal metereologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, egubakoitzera arte ez da aldaketa handirik espero, datozen egunetan antzeko tenperaturak izango direlarik. Hala, egubakoitzean eta zapatuan euria egitea aurreikusten da, baina, domekan eguraldiak hobera egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak