Uztailaren 30a izango da Hazilanen izena emateko azken eguna

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 23a, 16:03

Hazilan proiektuaren zazpigarren edizioa, irailaren 9an hasiko da eta uztailaren 30a izango da izena emateko azken eguna. Izen-emate inprimakia Debagoieneko Mankomunitatearen atarian dago eskuragarri eta Mankomunitatean bertan ere bete daiteke.

Hazilan proiektuaren helburua da eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea. Horretarako, proiektu honen baitan, 80 orduko tailerra dago, baina baita enpresako praktikaldia ere. Partaide kopurua mugatua da eta dagoeneko izena eman duten batzuekin harremanetan jarri dira.

Baldintzak

Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek, honako baldintzak bete beharko dituzte: 20 eta 44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea eta Debagoiena osatzen duten herriren batean erroldatuta egotea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak