Abisu horia gaur eta alerta laranja bihar eta etzi, tenperatura altuengatik

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 22a, 14:26

Egun beroak izango dira gaurtik eguazten iluntzea artekoak. Tenperatura altuak iragarri dituzte; bihar, martitzena, esaterako, 39 gradu artekoak izan daitezke Kantauri barnealdean.

Gaur, astelehena, kostaldean 20 eta 29 gradu zentrigradu artekoak eta Kantauri banealdean 17 eta 36 artekoak iragarri dituzte. 

Bihar, martitzena, altuagoak izango dira; kostaldean 20 eta 34 ºC ingurukoak, eta, Kantauri barnealdean 18 eta 39 ºC ingurukoak, horregatik alerta laranja ezarri dute 12:00ak 21:00ak bitartean. Eta eguaztenean, ildo beretik datoz; kostaldean, 30 ºC ingurukoak eta Kantauri barnealdean 37 ºC artekoak. 

Era berean, baso-sute arrisku altua dago hegotik datorren haizeagatik eta hezetasun erlatibo baxuagatik eta abisu horia ezarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak