Mikel Lizarralde: "Tourmaleten izugarrizko giroa jarri dugu"

Eguaztenean, uztailaren 17an, oñatiar talde bat Frantziako Tourreko hainbat etapa ikustera abitu zen. Zapatuan, uztailaren 20an, egin zuten bueltako bidaia eta Mikel Lizarraldek, antolakuntzako kideak, Frantzia aldean izandako esperientzia azaldu du.

"Eguenean, Bagneres de Bigorren amaitu zen lasterketa eta gu hantxe izan ginen txirrindulariak animatzen. Jende asko elkartu ginen helmugan eta gustura egon ginen. Handik Tourmaletera joan ginen autobusez, izan ere, hantxe igaro ditugu gainontzeko bi egunak.

Egubakoitzeko lasterketa, telebista bidez jarraitu genuen eta inguruko jende asko gerturatu zen gure postura. Izan ere, Tourmaleten zegoen talde handiena gurea zen eta musika entzun eta asko, gerturatu egin ziren. Gau horretan, ekaitzaldia izan genuen ordu betez eta postua toldoekin estali behar izan genuen. Hurrengo egunerako guztia lehortuta zegoen.

Zapatuan, jende asko batu ginen Tourmaletean eta guztiak gure postura gerturatzen ziren giroa jartzen genuen bakarrak ginelako. Egia esan oso ondo egon gara, txirrindulariak animatu ditugu eta dagoeneko bueltan gara".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.