Bertako txakolina, denentzat gozagai

Txomin Madina Milikua 2019ko uzt. 20a, 17:31

Oñatiko Murgialdai eta Belaskua txakolinak eta Arrasateko Otxia edateko aukera egon da Arrasaten egin duten Debagoieneko VI. Txakolin Egunean.

Antolatzaileen eta ekoizleen esanetan goiza motel samar hasi den arren, eguraldia eta giroa lagun heritarrak animatu dira gaur Arrasaten egin duten Debagoieneko VI. Txakolin Egunean. Aurtengo edizioan ibarreko hiru txakolin ekoizlek hartu dute parte ekimenean: Oñatiko Murgialdaik eta Belaskuak eta Arrasateko Otxiak.

Dastatze gidatua

Interesa izan duenak, gainera,  Arteaga jatetxeko sommelier Maider Larrañagaren laguntzarekin hiru txakolinen dastatzea egin ahal izan du. Eta edandakoak gehiegi ez eragiteko, Aretxabaletako Zaloña Aurrekoa baserrikoek prestatutako hanburgesak jateko aukera ere egon da. 200 hanburgesa banatu dituzte denera, terreñu motako behien okelarekin egindakoak.

Erlazionatuak

Debagoieneko VI. Txakolin Eguna, argazkitan

Txomin Madina Milikua 2019 uzt 21 Arrasate   Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak