Lagun artean futbolarekin gozatzen, beste behin

Julen Iriondo 2019ko uzt. 20a, 20:33

Eskobeerfest taldeak irabazi du UDAk antolatzen duen Debagoieneko kuadrillen arteko zazpiko futbol txapelketa, zortzigarren edizioan. Finalean 3-0 irabazi dio Spat taldeari. Hamabi taldek hartu dute parte txapelketan, eskualdeko hainbat herritakoak, eta irabazleek 600 euroko saria eskuratu dute.

Bi multzotan banatuta aritu dira txapelketan parte hartu duten hamabi taldeak. Ligaxka eran jokatu dituzte, aurrena, partiduak, eta multzo bakoitzeko lau talde onenak sailkatu dira final laurdenetarako.

Final erdietan Izar Galeguri irabazi dio Eskobeerfestek, eta Spatek Soy Zurdori. Finalean, emaitza argiarekin irabazi du Eskobeerfestek. 300 euroko saria izan du bigarren izan den Spatek, eta 100ekoa hirugarren emaitu duen Izar Galeguk; azken horiek 4-3 irabazi diote Soy Zurdori hirugarren posturako partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak