Goienaren Udako Argazkien Lehiaketa martxan da!

Goiena 2019ko uzt. 19a, 08:01

15 urte bete ditu aurten Udako Argazkien Lehiaketak eta berritasunekin dator. Hiru kategoria eta lau sari egongo dira. Zu ikusi nahi zaitugu; nondik nora ibili zara? Bidali zure argazkiak argazkiak@goiena.eus helbidera edo 688 69 00 07 zenbakira.

Aurtengo lehiaketako argazkiak hiru kategoriatan banatuko dira: 

  • Protagonistak: pertsonak lehen planoan erakusten dituzten argazkiak, lekua baino garrantzi handiagoa  dutenean pertsonek.

  • Euskal Herrian: Euskal Herriko paisaiak, eraikinak edo txokoak izango dira elementu nagusia, pertsonak agertzen direlarik edo gabe.

  • Nazioartean: Euskal Herritik kanpoko txokoak, pertsonak agertzen direlarik edo gabe.

Bidali zure argazkiak Goienara eta lau sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

  • 1. saria: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Redmi A6 smartphonea.

  • 2. saria: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria. 

  • 3. saria: Arrasate Bidaiak-i esker, Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzako zirkuitu termala eta Zelai menua.

  • Publikoaren saria ere izango dugu, Bergarako Ereindajan-en eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

Argazkiak bidali Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) edo posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus); uztailaren 19tik irailaren 23ra arte –biak barne–. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak onartzea ezinbestekoa da.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake eta argazkiarekin batera adierazi beharko dira: Egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta argazkia non ateratakoa den.

Animatu eta parte hartu!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak