Euskal kirolarien laneratzea helburu

Amaia Zabala 2019ko uzt. 19a, 11:00

Mondragon Unibertsitateak, Enpresagintzako Fakultatearen bitartez, goi mailako euskal kirola sustatzen duen Basque Team fundazioak eta maila profesionalean kirol formakuntzan eta kirolean indarkeriaren prebentzioan erreferentea den Wats Teamek ekimen bateratua aurkeztu dute "euskal kirolarien laneratzea" bultzatzeko.

Ekimena goi mailan ari diren euskal kirolariei unibertsitate-formakuntza eskaintzeko beharretik abiatzen da; horren bitartez, behin euren kirol ibilbideak bukatuta, laneratzea errazteko helburua du akordioak. Kirol lehiaketako garaia bukatu ondoren, lan munduari aurre egiteko kirolariei formakuntza-baliabideak eskaintzeko helburua duen lankidetza publiko-pribatuaren lehen urratsa izan dela azaldu dute hiru eragileek aurkezpenean. "Goi mailako kirolean duten ibilbideaz gain, Basque Teameko kirolari askok goi mailako ikasketak dituzte, baina ekimen berri honek euren curriculumak osatzeko eta espezializatzeko eta enpresentzako erakargarriago bihurtzeko aukera ematen du", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak