Joku solidarioa
MondragonLinguak joku didaktikoetan jokatzeko aukera eskaintzen du bere atarian. Era horretan, erabiltzaile batek horietako joku batean jokatzen badu eta %65a baino gehiago asmatzen badu, MondragonLinguak euro bat emango dio Save the Childreni. Nahi beste aldiz jokatzeko aukera dago eta jokuan bertan adieraziko da eboluzioa.
MondragonLinguako komunikazio arduradunak, Joseba Bartolomek, honakoa adierazi du joku soladario honen harira: "Ikaskuntza eta jokoa balore garrantzitsuak dira umeekin lan egiten duten erakundeei laguntzeko".
Kanpaina hau hilaren 19an jarriko da abian eta MondragonLinguaren erronka, hiru hilabetetan 2.000 euro lortzea da.