Debagoieneko seigarren txakolin eguna izango da zapatuan, baserritarren azokaren baitan

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 15a, 14:14

Baserritarren azoka izango da zapatu honetan, Arrasaten eta honekin batera, Debagoieneko seigarren txakolin eguna ospatuko da.

Hilaren 20an, baserritarrek beraien produktuak salduko dituzte, hileko hirugarren zapaturo bezala, Arrasateko Seber Altube plazan. Baina, azokaz gain, Debagoieneko seigarren txakolin eguna ospatuko da. Debagoieneko hiru txakolingile izango dira –Belaskua, Otxia eta Murgialdai– eta bakoitzak bere postua izango du. Gainera, 12:00etan, bailarako txakolina dastatzeko aukera izango da, Arteaga jatetxeko Maider Larrañagarekin. Dastaketan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da 943 79 64 63 telefonora deituta edota turismo@debagoiena.eus helbidera mezu bat bidalita. Ordu berean, bailarako okelarekin egindako hangurgesen postutxo bat izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak