Debagoiendarrak nagusi izan dira lasterketa Gatzagara Igoeran

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko uzt. 13a, 20:46

Aitor Zabaleta bergararra izan da azkarrena gizonezkoetan, eta Monika Muñoz oñatiarra emakumezkoetan. Gainera, bailarako beste pilotuek "lasterketa bikaina" egin dute orokorrean.

Etxeko pilotuek nagusitasuna erakutsi dute, orokorrean, Leintz Gatzagako igoeran. Eskoriatzako pilotuak (Gorka Urrutia, Aitor Frutos, Gorka Idigoras, Mikel Fernandez de Arroiabe, Mikel Oiartzabal eta Emilio Rodriguez) "gustura" gelditu dira euren lasterketarekin.

Azkarrena, beste behin, Bergarako Aitor Zabaleta izan da bere eserleku bakarreko LOLA T298 ibilgailuarekin. Bigarren, segundo gutxira, Bruno Scherer izan da Porsche autoarekin eta hirugarren, 11 segundora Euke Olabarria izan da (BRC R-15). Emakumezkoetan, Monika Muñoz oñatiarra (Citroen ZX) gailendu da, eta bigarren Maialen Iarza arrasatearra izan da (Peugeot 205).

Euren kategorietan onenak ere izan dira, besteak beste, Iñigo Errasti bergararra (Renault Clio Sport), Aitor Frutos (Renault Clio Sport) eskoriatzarra edota Eneko Uribe aramaioarra (Mitsubishi Evo VI). Uribek Formula Askean denborarik onena lortu du.

Igoeran parte hartu duten auto guztiek lazo beltz bat eraman dute, Bizkaiko Balkoiko rallyan zendu zen kopilotu gernikarraren omenez.

Antolatzaileak "oso pozik" agertu dira igoerak eman duenarekin. Auto batek bakarrik izan du talka txiki bat, eta "gidariari ez zaiola ezer gertatu" eta "lasterketa berriro azkar abiarazi" ahal izan dutela azpimarratu dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak