Mendiko lasterketetako Munduko Kopa asteburuan itzuliko da. Ia bi aste pasa dira egutegiko zazpigarren proba Olympus (Grezia) mendian jokatu zenetik. Hilabete gogorra izango dute selekziokideek, jarraian hiru proba jokatuko baitituzte. Oraingoan, Euskal Selekzioa, Barrueran (Herrialde Katalanak) izango da. Lasterketak, 42 kilometroko luzera eta 3325 metroko desnibel positiboa. Honako hau da Iñaki Uribe-Etxebarria eta Eneko Aliende hautatzaileek osatu duten taldea:
- Mayi Mujika (Legazpia, Gipuzkoa, 1988).
- Maria Zorroza (Gernika, Bizkaia, 1988).
- Hassan Ait Chaou (Villabona, Gipuzkoa, 1977)
- Iban Letamendi (Oñati, Gipuzkoa, 1978)
- Julen Martinez de Estibariz (Hermua, Araba, 1984).