Abian da internet bidezko sarreren erosketetan iruzurra saihesteko kanpaina

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 12a, 08:26

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, kanpaina bat jarri du abian, internet bidezko erosketetako iruzurrak saihesteko. Izan ere, kanpaina honen bitartez, herritarrek, kontzertu, antzerki edota musika emanaldi baterako sarrerak baimendutako atarietan erostea nahi da.

Webgune ofizialak eta baimenduak

Joko eta ikuskizun zuzendaritzaren kanpainak honako hau gomendatu du honen harira: "Ikuskizun baterako sarrerak internet bidez erosi nahi direnean, garrantzitsua da webgune ofizialak edota baimendutakoak erabiltzea". Gainera, jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren 10/2015 legearen 17. artikuluan adierazten dira webgune horietan sarrerak eta eserlekuak saltzeko baldintzak, antolatzaileek identifikatuta izan behar dituztelarik, herritarrei saltzen zaizkien sarrera horiek zein bidetatik eta non eros daitezkeen. 

Sarrerek izan behar duten informazioa

Aipatutako legean adierazten den denez, internet bidez saltzen diren sarrerek honako informazio hau izan behar dute: antolatzailearen identifikazioa, ikuskizuna edo jarduera, tokia, eguna, hasiera eta amaiera ordua, eserleku mota eta zenbakia eta itzulpena egiteko baldintzak.

Horrez gain, lege horren 39. artikulutik 49. artikulura bitartean aipatzen da, antolatzaileek, sarrerak jendeari zuzenean saltzeko jarriko diren salmenta puntuak eta kanalak adierazi behar dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak