Gorbeia Merkataritza Gunearen Tranpolin Parke berriak 50 ohe elastiko ditu, parkourra, rokodromoa, ninja gunea, tobogana, spider gunea eta trapezioa, besteak beste. Horrez gain, urtebetetzeak ere antolatzen ditu lokal berriak, eta talde, elkarte eta ikastetxeentzat deskontuak eskaini.
Euskadi zein inguruko jumpingik handiena da 3.000 metro koadro izanik guztira.
Gorbeiako ekialdean dago, Norauto eta Gorbeia Padel&Spa artean. Eta ordutegia honako hau da:
- Astelehenetik ostegunera: 16:30-21:30
- Ostiraletan: 16:30-22:30
- Larunbatetan: 11:30-22:30
- Igandetan: 11:30-21:30
Prezioa 10 euro da ordua, eta bezeroek deskontuak izango dituzte 49 eurotik aurrera bonuak erosiz.
Gorbeiako aisialdi eskaintza osatzera
Gorbeia Merkataritza Guneak aisialdirako duen eskaintza zabala osatuko du lokal berriak. Eskaintza horren barruan daude: Gorbeia Zinemak (Dolby Atmos soinu sistema berritzailea duen sala batekin), Bigkarting (karting indoor eta outdoor zirkuituekin eta paintball gunearekin), Padel&Spa Gorbeia (sei padel pista, gimnasio eta sparekin), Crossfit Gorbeia eta Kid’s City haur parkea, eta orain, City Jumpa.