Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak duela gutxi amaitu dute filmaren muntaia eta aste honetan aurkeztu dute kartela. Andaluzia eta Euskal Herria artean grabatu zuten iaz La Trinchera infinita; Loreak eta Handia filmekin ez bezala, kasu honetan gaztelaniaz grabatu dute.
Fikzioak Espainiako gerraren ondorioz 33 urtez etxean ezkutatuta egon den Higinio Blanco pertsonaiaren istorioa kontatuko du. Hilabete gutxi daramatzate ezkonduta Higiniok eta Rosak Gerra Zibilak eztanda egiten duenean eta orduan, Higinioren bizitza arriskuan dagoela ikusten dute. Emaztearen laguntzarekin etxean bertan zulo bat egiten dute Higinio ezkutatzeko. Behin behineko irtenbidea zena 33 urtez luzatzen da. Protagonisten arteko maitasuna eta batez ere, beldurra du ardatz pelikulak, errepublika-zaleak izateagatik eta Francoren altxamendua gauzatuta etxetik ateratzeko beldurra.