Istripua izan da AP1 autobidean, Arratzua Ubarrundiatik Gasteizera bidean

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 11a, 08:18

Hasiera batean Leintz Gatzagako tartean izan dela istripua esan bada ere Ertzaintzatik argitu dute Araban izan dela Arratzua Ubarrundiatik Gasteizera bidean, AP-1 autobidean. Hainbat auto aipatu badira ere, oraingoz auto bakarra konfirma daitekeela adierazi dute eta zauritu bat eraman dutela Gasteizko Santiago ospitalera. Istripua izan duen autoak errei bat oztopatzen badu ere, ez dago zirkulazio arazorik.

Istripua 07:25 bueltan izan da, eta informazioa eguneratzen dihardute Segurtasun Saileko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak