Moro esker onez agurtu, eta Magallanes besoak zabalik hartu

Xabi Gorostidi 2019ko uzt. 8a, 17:38
AKEko partaideek raketak albo batera utzi eta ikasturte amaierako bazkaria egin zuten zapatuan. (Argazkia: Fernando Okina)

Zapatuan ikasturte amaierako bazkaria egin zuten Arrasate Kirol Elkartekoek, Apotzagako elkartean. Agur kutsua izan zuen, batez ere, bederatzi urtez tenis eta padel monitore izan den Juan Carlos Moro gasteiztarrak ez duelako eurekin jarraituko. Baina Morok utzitako hutsunea segituan bete dute, gogotsu datorren Aitor Magallanes gazteak hartuko baitu haren lekua. 

"Zoritxarrez, azken 9 urteetan, bai padelean baita tenisean ere, gure monitore izandako Juan Carlos Moro gasteiztarra agurtu genuen, datorren urtean beste kirol proiektu baten hasiko baita Gasteizen. AKE familiaren partetik, urte hauetan egindako lana eskertu nahi diogu eta aurrerantzeko proiektuan ere onena opa diogu Juan Carlosi. Bestalde, eta datorren ikasturtera begira, Aitor Magallanes izango da gure monitore berria. Indartsu eta gogo handiz dator Aitor gaztea Juan Carlosen lekua betetzera. Gogoratu gure ateak edonorentzat zabalik daudela tenisean, padelean edo squashean egiteko" azaldu dute AKE elkartekoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak