Joan den astelehenean Harmailatik saioan izan ziren Burdinola taldeko Ione Oianguren eta Ainhoa Salillas, emakumezkoen selekzioarekin Galizian egindako Teknifikazio txapelketan bizi izan zituztenak kontatzen. Eurekin batera bailarako Maddi Delgado, Edurne Ormaetxea eta Itxaso Markiegi ere selekzioan izan ziren. Lan oso ona eginda hirugarren sailkatu ziren.
Eurekin batera, infantil mailako selekzioan ere Debagoieneko hainbat jokalari izan ziren: Josu Otadui (Metropolitano HC), Ur Berraondo (Metropolitano HC) eta Peio Gallastegi (Burdiñola). Horiek finalerako txartela lortu zuten eta bertan Valentzia faboritoaren kontra neurtu zituzten indarrak. Bada, penaltien txandan lortu zuten etxekoek garaipena, torneoa poltsikoratuz.
Galiziako torneoan egon diren hockey jokalari debagoiendarrak.