Saskibaloiarekin mugak gainditzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko uzt. 7a, 17:03

Euskal Herria eta Beiruteko Shatilako errefuxiatu esparrua lotzen dituen ekimena da Basket Beats Borders; eta haren bitartez, Euskal Herrian dira egunotan, Shatilako kanpalekuko Palestine Youth Club saskibaloi taldeko kideak. Palestina eta Siriako jatorria duten 15 eta 20 urte bitarteko neskek osatzen dute taldea, eta saskibaloian jokatzeko teknikak ikasteko gainera, Euskal Herria ezagutzeko ere baliatzen ari dira.

Hamabost egunetarako egonaldia prestatu die Basquet Beats Borders ekimenaren antolatzaile Oihana Alberdi Elorriagak, askotariko eragileen laguntzarekin: "Bi urtetan Erroman egin dugu eta aurten, Euskal Herrian. Helburua da, hitza ematea hitza ez dutenei eta ikustaraztea, batez ere, genero ikuspegitik, eta emakumeek euren espazioa izatea. Basquet Beats Borders batez ere da, istorio hunkigarri bat saskibaloiaren bitartez aurrera ateratzea ".

Bederatzigarren eguna dute gaurkoa, domeka, eta Debagoienean dira; Bergarako saskibaloi taldeko neskekin entrenatu eta jokatu dute goizean Seminarixoko patioan, eta, arratsaldean, 18:30ean hasita, beste entrenamendu saio bat egingo dute, Arrasateko Musakolako kiroldegian Ontxe taldeko neska taldearekin, Iñaki Ruiz de Ogara, Arri-k gidatuta.

Ekimenaren gaineko erreportajea bihar Hemen Debagoiena saioan ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak