Gomiztegi, Lamariano azpikoa eta Ama-txo baserriek ateak irekiko dituzte asteburuan

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 4a, 17:49

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) abian jarritako 'Ongi Etorri Baserrira!' ekimenaren baitan, Oñatiko Gomiztegik eta Antzuolako Lamariano azpikoa eta Ama-txo baserriek ateak zabalduko dituzte bihar eta etzi.

Gomiztegiko bisita bihar izango da eta Antzuolakoak berriz, zapatuan, bisita guztiak 11:00etatik 14:00etara bitartean izango direlarik.

Seigarrenez

Aurtengoa Ongi Etorri Baserrira! ekimenaren seigarren edizioa izango da eta asteburu honetan, Gipuzkoa eta Bizkaiko 36 baserritarrek beraien baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko helburuarekin. Hala, herritar guztiei zuzendutako bisitak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak