Aurten ere Intxortako frontea ezagutzeko bisita eskaintza berezia, uztailean

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko uzt. 4a, 09:38
Bisita gidatua Intxortako ibilbidean.

Iaz abiarazitako ekimenak jarraipena izango du aurten. Hain zuzen ere, hileko lehenengo eta azken domeketako bisita gidatuei formatu motzagoko beste bisita gidatu batzuk gehituko zaizkie. Barikuetan bi izango dira —11:00etan eta 16:00etan— eta zapatuetan beste bat, 11:00etan. Bisitariak eta gida Asentzioko aparkalekuan elkartuko dira. Ezinbestekoa da aurrez eskaera egitea.

Bisitari gehiago erakartzeko helburuarekin bultzatutako eskaintza berezia da. Hala, ohikoak diren hiru orduko ibilbide gidatuez gain ordu eta erdiko bisitak ere eskainiko dituzte aurten.

Memoria historikoaren euskal interpretazio zentroan egiten den bisita zatia da formatu berriko eskaintza honetan kentzen dena. Uda parteko eskaintza denboraz motzagoa eta aire zabalean izateak bisitari gehiago erakar ditzakeela uste dute Elgetan.

Barikuetan eta zapatuetan

Formatu berriko bisita motzagoak uztaileko barikuetan eta zapatuetan eskainiko dituzte; barikuetan 11:00etan eta 16:00etan eta zapatuetan 11:00etan. Bisitariak eta gida Asentzioko aparkalekuan elkartuko dira, Intxortako Atea eskulturaren ondoan.

Ezinbestekoa da bisita egiteko eskaera egitea Debagoienako mankomunitatean edo Elgetako udaletxean:

Informazio gehiagorako:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak