Uztailaren 13an jokatuko dute Zaldibarko 24 orduko txapelketa

Xabier Urtzelai 2019ko uzt. 3a, 16:58
Iazko txapelketako une bat.

Aurreko urteko arrakastaren ondoren, uztailaren 13an –zapatua–Zaldibarko txapelketa egingo dute, 24 ordukoa. Horrekin batera, emakumezkoendako areto futbol txapelketa ere egingo dute. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.  

Zaldibarko 24 orduko txapelketarekin batera emakumezkoei zuzendutako txapelketa paraleloa ere antolatuko dute: "baina horretarako jokalariak behar ditugu, horrenbestez, neskak animatu gura ditugu".

Taldeen osaketari dagokionez, kontutan izan behar da bost jokalarik eta atezainak jokatzen dutela, beraz komenigarria da gutxienez 9-10 jokalariko taldeak osatzea. Txapelketa zapatu goizean hasiko da eta egun osoan zehar egongo dira partiduak, finalak gauean jokatzen diren arte. Taldeen izen emate epea zabalik dago jada, eta Arrasateko Etxoste tabernan edo @zaldi24ordu Instagram kontuan egin daiteke. Aurten talde bakoitzeko 100€-koa izango da
izen-ematea, eta taldearen izena eta arduradun edo kapitainaren kontaktua jarri beharko da uztailaren 11 baino lehen.
Ordainketa ES32 3035 0202 73 2020042303 (Laboral Kutxa) kontu korrontean egin behar da, kontzeptuan Zaldibar eta taldearen izena jarriz, edo nahi izanez gero Etxoste tabernan.

Aurtengo berrikuntza nagusietako bat saritan banatuko den dirua da, izan ere, aurreko urteko sariak
bikoiztuko dituzte:

1. Saria: 800€ eta garaikurra
2. Saria: 400€ eta garaikurra
3. Saria: 100€ eta garaikurra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak