Europako 23 urtez azpikoen pistako txapelketa izango da, eta junior mailan Raul Mena hautatzaileak 13 ziklista izango ditu bere aginduetara, tartean, Garazi Estebez aretxabaletarra. Menak azken hilabeteotan hainbat kontzentrazio antolatu ditu ziklista gazteekin, eta ez da ezusteko handirik egon, Valentzian entrenatzen ibili diren ziklistak izango dira uztailaren 9tik 14ra bitartean Ganten.
Hala, 23 urtez azpikoen ziklistak alde batera utzita, hauek dira junior mailan egongo diren txirrindulariak: Markel Rodríguez, Jaime Romero, Javier Serrano, Raúl García, Gerard Montoro, Alberto Perez, Ekain Jimenez, Eva Anguela, Garazi Estebez, Naia Amondarain, Marina Garau, Lorena de la Fuente eta Lucia Gomez.